Albistea entzun

Politikoak, txirrindulariak eta futbolariak

 

Iker Aranburu -

2021eko ekainak 30

Jendaurrean erakutsi beharreko zordun handiak zeintzuk diren erabakitzean bi jarrera hartu zituzten ogasunek. Zorraren muga milioi bat euroan jarrita, zerrenda murritzagoa erakustera jo zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Horren ondorioz, porrot egindako enpresak dira hor nagusi, eta gutxi dira izen propioekin agertzen direnak, haientzat zailagoa baita halako zulo bat eragitea ogasunari.

Zerrenda zabalago baten hautua egin zuen Nafarroak, eta gutxieneko muga 120.000 euroan jarri zuen. Ondorioz, zerrenda nabarmen luzeagoa da —673 lagun daude Nafarroan, 242 beste hiru lurraldeetan—, eta lautik bat dira norbanakoak. Haien artean, pertsona ezagun asko daude, Gabriel Urralburu presidente ohia (426.700 euro) eta haren emazte Olivia Balda (440.500) buru dituztela. Ignacio Gallipienzo Eguesibarko alkate ohiak, berriz, 122.200 euro zor dizkio Ogasunari.

Soldata handiak jaso bai, baina zegozkien zergak ordaindu ez zituzten kirolari batzuk badira. Vladimir Karpets txirrindulari ohiak eta haren emazte Tatiana Karpetsek 989.000 euro zor dituzte, eta Denis Mentxov txirrindulariak eta Nadezna Menxova emazteak (707.000). Osasunako hiru jokalari ere ageri dira: Walter Pandiani (124.300), Krisztian Vadocz (153.300) eta Pizo Gomez (219.800).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.