INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute ekainaren 28an Lasarte-Orian gertatutako sexu abusu bat egotzita

Ertzaintza beste gizonezko bat ikertzen ari da, herri berean hurrengo egunean gertatutako beste sexu eraso batengatik

Bilboko balkoi bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2021eko uztailaren 1a
16:56
Entzun

Gizonezko bat atxilotu dute joan den ekainaren 28an Lasarte-Orian (Gipuzkoa) emakumezko bati sexu abusuak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi du, gainera, Ertzaintza beste gizonezko bat ikertzen ari dela herri berean hurrengo egunean gertatutako beste sexu eraso batengatik. Eraso horien aurka protesta egiteko, udalak gaitzespen elkarretaratze bat egingo du bihar, Okendo plazan.

Gertatutako bi erasoak salatzeko, aSUnak gazte talde feministak elkarretaratzea antolatu zuen asteartean, ekainaren 29an. Horrez gain, Sorgin Jaiak taldeak arratsalde horretarako antolatua zegoen danborrada bertan behera uztea erabaki zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.