Hilketa

Asteburuan Irunen botila batekin kolpatu zuten gaztea hil egin da

Igande goizaldean gertatu zen erasoa, Urdanibia plazan sorturiko «talde borroka» batean. 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute erasoarekin lotuta.

Irungo taberna bateko terraza bat, artxiboko argazkian. JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2021eko uztailaren 2a
17:46
Entzun

EFE berri agentziak jakinarazi duenez, hil egin da joan den igandean Irunen (Gipuzkoa) botila batekin zauritutako gaztea. Goizaldeko hirurak aldera gertatu zen erasoa, berri agentziaren arabera: Udaltzaingoa eta Ertzaintza Urdanibia plazara joan ziren, «talde borroka» bat gertatzen ari zela-eta, eta lurrean atzeman zuten mutila, konorterik gabe.

Lekuko batzuen arabera, minutu batzuk lehenago gertaturiko borroka batean jo zuten gaztea, buruan kolpe bat emanda botila batekin. Zaurituriko mutila Donostia ospitalera eraman zuten segidan, larri, eta ustezko erasotzailea atxilotu zuten ondoren: 18 urteko mutil bat. Gaur zendu da zaurituriko gaztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.