Aurkitu dute Lekeition desagertu zen urpekariaren gorpua

Igande arratsaldetik zegoen desagertuta, eta hilda topatu dute gaur. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, eta 24 urte zituen.

Erreskate lanetan aritu diren ontzietako bi, Lekeition (Bizkaia). ERTZAINTZA
2021eko uztailaren 5a
07:17
Entzun

Hilda aurkitu dute igande arratsaldean Lekeitio (Bizkaia) parean desagertu zen urpeko arrantzalea. Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen, 24 urte zituen, eta urpekari aditua zen, urte askoan ibilitakoa.

Igandean bertan hasi zituzten erreskate lanak, eta atzo eta gaur jarraitu dute. Aditu talde zabala ibili da bilaketan; izan ere, Ertzaintzari eta Gurutze Gorriari Guardia Zibilen erreskate talde bat eta AZTI ikerketa zentroaren itsasontzi bat gehitu zitzaizkien azken orduetan.

Igandean, bi lagun zebiltzan arrantzan Santa Katalina itsasargiaren parean, eta batek bestearen arrastoa galdu zuen. Ertzaintzari abisua 17:45 aldera eman zion. Berehala jarri ziren abian bilaketa lanak, baina ez herenegun, ez atzo ez zuten arrantzalea topatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.