EZBEHARRA

Gizonezko baten gorpua topatu dute sute batek kaltetutako Iruñeko etxebizitza batean

Atzo gauean piztu zen sutea, Arrotxapea auzoko Joaquin Beunza kaleko etxe batean.

Iruñeko Arrotxapea auzoa. JESUS DIGES / EFE
2021eko uztailaren 6a
10:45
Entzun

Sute bat piztu zen atzo gauean Iruñeko Arrotxapea auzoko Joaquin Beunza kaleko eraikin bateko etxebizitza batean. Garrak itzaltzera joan ziren suhiltzaileak, eta etxearen barruan 44 urteko gizonezko baten gorpua topatu zuten.

Nafarroako Gobernuaren informazioaren arabera, SOS Deietara deitu zuten hainbat bizilagunek 21:00ak inguruan, jakinarazteko ke lodi bat ateratzen ari zela etxebizitzatik. Suhiltzaileak iritsi ziren, barrura sartu ziren, eta gorpua topatu zuten sarrerako atetik oso gertu. Bi koltxoi erretzen ari ziren logeletako batean, eta handik zetorren kea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.