Ezbeharra

Asteartean desagertu zen gizon corellarraren hilotza topatu dute Lodosako kanalean

Asteartean desagertu zen gizona, eta 72 urte zituen. Gaur goizean topatu dute haren hilotza, Alfaro herriaren udal barrutian, Lodosako kanalaren inguruan.

Lodosako kanalean topatu dute 72 urteko gizonaren hilotza.
2021eko uztailaren 7a
14:21
Entzun

Asteartean desagertu zen gizona, eta ordutik haren bila ibili ari dira buru-belarri. Haren familiak egin zion ohartarazpena poliziari, enkargu bat egitera Alfaro herrira joan, eta itzuli ez zela konturatu zirenean.

Geroztik, gau eta egun ibili dira bilaketa lanetan, lurrez eta helikopteroz. Errepide inguruetan zein Alfarora bidean pasa izan zitekeen inguruneetan ibili dira gizonaren bila, eta segurtasun indarrez gain, haren senideak eta gertukoak ere bilaketa lan horietan parte hartu dute.

Bilaketa lanetan aritu den lantaldeak gaur eguerdian aurkitu du bere hilotza, Lodosako kanaletik gertu dagoen eremu batean. Haren ibilgailuarekin topo egin ondoren aurkitu dute, Lodosako kanalean urperatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.