Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izendatu dute

Euskaltzaindiak Donostian egindako bilkuran hartu du erabakia, eta 25. aulkia beteko du.
Aurelia Arkotxa, artxiboko irudi batean.
Aurelia Arkotxa, artxiboko irudi batean. Argazki Press

Berria -

2007ko martxoak 30
Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak, Donostian egin duen osoko bilkuran. 25. aulkia beteko du. Jean Louis Davant, Emile Larre, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatu zuten orain aste batzuk haren hautagaitza; harena zen proposamen bakarra. 2003ko urtarrilaren 31n Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko kidea da. Arkotxa Baigorrin (Nafarroa Beherea) sortu zen, 1953ko urriaren 3an, eta haurtzarotik Hendaian (Lapurdi) bizi izan da. Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta Euskal Filologian doktoretza lortu zuen 1990ean. Tesia Bordeleko (Frantzia) Unibertsitatean aurkeztu zuen, Gabriel Arestiri buruz idatzi zen lehena, =iMaldan behera=i poemari buruzkoa. Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da 2000. urteaz geroztik. Hainbat liburu idatzitakoa da: =iAtari ahantziak=i, =iSeptentrio=i, =iAntoine d'Abbadie, Pensées études et voyages de 1835=i (Patri Urkizurekin batera eginikoa), =iEuskal kritika gaur=i (Mari Jose Olaziregirekin batera)... BERRIA egunkariko kolaboratzailea ere da. Astero artikulua idazten du. =iArgia=i eta =iMaiatz=i aldizkarietan ere kolaboratzen du, besteren artean. ETBn =iSautrela=i programan ere aritzen da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna