Moldavia

Sanduren alderdi liberalak botoen %53 eskuratu ditu Moldaviako Parlamenturako bozetan

Botoen %99,5 zenbatuta, PAS Ekintzaren eta Elkartasunaren Alderdia izango da indar handiena. Haren aurkari nagusiak, BECS Sozialisten eta Komunisten Hauteskunde Blokeak, botoen %27,3 eskuratu ditu.

Maia Sadu PAS alderdiko burua, atzo, botoa eman ostean hedabideen aurreko adierazpenak egiten, Chisinaun. DUMITRU DORU, EFE
2021eko uztailaren 12a
10:40
Entzun

Moldaviak zein norabide hartu erabaki behar zuen atzo, herrialdeko parlamenturako bozetan: EBren aldeko bidea ala Moskura gerturatzekoa. Emaitzak ez du zalantzarik utzi. Alde handiarekin irabazi ditu parlamenturako bozak Maia Sanduren PAS alderdi liberal eta europazaleak.

Jarduneko presidentearen indarrak gehiengo osoa eskuratu du botoetan (%52,6). Ia haren boto kopuru erdia jaso du Vladimir Voronin eta Igor Dodon presidente ohien BECS ezkerreko blokeak. Parlamentuan ordezkaritza lortu du hirugarren indar batek: Berdintasuna Mugimendu Soziopolitikoak, Ilan Shor enpresariaren alderdiak. Botoen %5,8 lortu ditu. Parte hartzea %48koa izan da.

PASen garaipen argiari esker, Sanduk bakarrik gobernatzeko aukera izango du. Ā«Espero dut Moldaviak aro zail bati, lapurren aroari, amaiera ematea. Gure herritarrek parlamentu garbi baten eta jendearen arazoez kezkatzen den gobernu baten onurak sentitu eta ikusi behar dituzteĀ», adierazi du Munduko Bankuko ekonomista ohiak bere Facebook kontuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.