Ezbeharra

Etxe batek su hartu du Errenteriako Biteri kalean

Suhiltzaileen arabera, azken pisuan soilik erre da. Ez dago zauritu larririk.

Suhiltzaileak sua kontrolatu nahian, gaur arratsaldean, Errenterian (Gipuzkoa). JUNE ROMATET IBARGUREN
2021eko uztailaren 12a
18:50
Entzun

Etxe bateko azken pisuak su hartu du Errenteriako (Gipuzkoa) Biteri kalean. Arratsaldeko 5:30ak aldera hasi da sua; suhiltzaileek ez dute argitu zein izan den haren jatorria. Eraikin osoa hustu egin dute, eta zauritu larririk ez dagoen arren, eraikinean zeuden lagun bat edo beste ospitalera eraman behar izan dute.

Sua kontrolpean dute suhiltzaileek, eta BERRIAri esan diotenez, oraingoz azken pisua soilik erre da. Garaiz kontrolatu ahal izan dute, eta alboko eraikinetara eta beheko pisuetara zabaltzea eragotzi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.