Literatura

Jon Alonsok eta Koldo Izagirrek irabazi dute Espainiako Kritikaren Saria

Alonso narratiban eskuratu du eta Izagirrek poesian, euskarazko atalean.

Berria -

2007ko martxoak 31
Gaur eman dituzte Almerian Espainiako Kritikaren Sariak, eta euskarazko atalean Jon Alonso eta Koldo Izagirre izan dira irabazleak. Alonsok narratiba arloan eskuratu du saria, =iErretzaileen eremua=i ipuin liburuagatik. Izagirrek, berriz, poesia arloan, =iRimmel=i liburuagatik. Gazteleraz, Eduardo Lagok irabazi du narratiban, Julia Ucedak poesian. Katalanez, Eduard Marquezek narratiban, Ponc Pons poesian. Galizieraz, Manuel Rivasek narratiban, Manuel Vilanovak poesian. 1956. urtetik ematen dituzte Kritika Sariak. Diru saririk gabekoa da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna