Tamaina handiko hamabi eukalipto kendu dituzte Kurtzio errekatik, Bermeon

Ibaiertzeko landaretza autoktonoa berreskuratzeko helburua dute.

Eukalipto landare bat. LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU
unai etxenausia
2021eko uztailaren 15a
16:02
Entzun

URA Uraren Euskal Agentziak Bermeoko Kurtzio errekaren ibaiertzetatik tamaina handiko hamabi eukalipto (Eucalyptus globulus) kendu ditu. Jarduera hori ibaiertzeko landaretza autoktonoa berreskuratzeko jardueren barnean sartzen da. Lan horiek Bermeoko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan egin dira.

URAk adierazi duenez, Kurtzio ibaiaren ertzean sortu ziren eukaliptoak ez dira gertuko baso-ustiategi batekoak. Eta hauek mozteko lana adaburutik beheranzko inausketa kontrolatuaren bidez egin dute, plataforma baten laguntzaz.

Datozen urteetan, eukaliptoen motzondoak tratatuko dira, ez daitezen berriz landatu, eta errekaren ezkerraldean utzi duten eremua ibaiertzeko espezieekin berriz landatuko da. Ekinbideak 18.025 euro inguruko kostua izan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.