INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat espetxeratu dute Bilbon bere arreba bahitzeagatik

Esku eta hankak lotu, eta auto batean sartzera behartu zuen emakumea, baina azken horrek ihes egitea lortu zuen. 

Perez Galdos kalean egin zuen salto emakumeak ibilgailutik. BERRIA
2021eko uztailaren 16a
12:19
Entzun

49 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bere arreba lotu eta auto batean sartzeagatik. Asteazkenean jazo zen gertakaria. Indautxu auzoko aparkaleku batean zegoen emakumea, gizona agertu eta lotu zuenean. Emakumearen beraren autoan sarrarazi zuen, eta erasotzaileak hartu zuen autoaren gidaritza. Perez Galdos kalera iristean, emakumeak esku eta hankak lotzen zizkion zinta isolatzailea haustea lortu zuen, eta autotik salto egin zuen, ibilgailua martxan zegoela. Atxilotua atzera egiten saiatu zen arren, mutiloi batekin talka egin zuen, eta ihesari eman zion azkenean.

Areilza Doktorearen kalean utzi zuen ibilgailua, eta atzo goizean atxilotu zuten. Bart sartu zen Basauriko espetxean. Emakumeak zauri arinak dauzka ibilgailutik salto egitean jasandako kolpearen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.