Ingurumena

Euskal Herrian dauden 11 espezietatik hamar atzeman dituzte Aranzadiren 'Sugebizi' proiektuko 'sugezainek'

Gaur amaitu du zientzia elkarteak sugeei buruzko ezagutza eta sugeekiko errespetua zabaltzeko sare sozialetako egitasmoa. 170 pertsonek hartu dute parte eta 334 aipamen jaso dituzte.

Eskulapioren sugea izan da sugezainek gehien atzeman dutena. ANE FERNANDEZ
jon ordonez garmendia
2021eko uztailaren 16a
16:03
Entzun

Sugeen Nazioarteko Eguna da uztailak 16, eta horrekin bat eginez, Aranzadi Zientzia Elkarteak bukatutzat eman du hiru hilabetez garatu duen Sugebizi proiektua. Sugeei buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzea helburu duen egitasmoa, eta horretarako Twitterreko sugezainen laguntza izan du. Sare sozial horretako erabiltzaileek aurkitutako sugeei ateratako argazkiak igo dituzte astez aste, non eta noiz ikusi dituzten adieraziz, eta herpetologoek zer espezietakoak diren azaldu diete.

Bildutako datuak gaur eman ditu Aranzadik. Euskal Herrian dauden 11 suge espezietatik 10 aurkitu dituzte sugezainek. Lataste sugegorria izan da inork ikusi ez duena. Gehien ikusitakoa, berriz, eskulapioren sugea. 334 aipu jaso ditu Aranzadik #sugebizi traolarekin, eta 170 sugezainek hartu dute parte. Aipatutako sugeen hamarretik bi hilda zeuden sugeak izan dira.

Hain zuzen, historian zehar herritarrek «jazarritako» espeziea izan da sugea, eta herritarrek «kontzientzia hartzea» da horregatik Aranzadiren helburua, haien «parte-hartzea» bultzatuz. Sugeak «maitatzen» eta «errespetatzen» ikastea. Aranzadik eskerrak eman dizkie proiektuen parte hartu duten guztiei. «Txalotzekoa da egin duzuen lana! Sugeen inguruan informazioa biltzen lagundu diguzue, eta gainera, horiei buruz pixka bat gehiago ikasi duzue. Jarrai dezagun gure sugeak, eta hala, natura zaintzen! #sugebizi».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.