Zarauzko gaztetxean indarrez sartu dira bi aldiz

Asteazken eta ostiral gauean sartu ziren gaztetxera. Erasoak salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaurko, Udaletxe plazan.

Putzuzulok jasandako bigarren erasoan bigarren pisuko leiho bat bota zuten. PUTZUZULO GAZTETXEA
Maialen Arteaga.
2021eko uztailaren 20a
12:39
Entzun

Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxean indarrez sartu dira bi aldiz hiru egunetan. Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, joan den asteazken gauean eta ostiral gauean gertatu ziren erasoak. Sartu ziren lehenengo aldian gaztetxeko materiala «hankaz gora» jarri eta hondatu zutela kontatu dute; eta ostiraleko erasoan, berriz, bigarren pisuko leiho oso bat eraitsi dute. Gertaerak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Zarauzko Udaletxe plazan, 19.00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.