Albistea entzun

Ezbeharra

Eguaras barrutiko sutea egonkortu egin da, baina oraindik ez dago kontrolpean

Hegazkinen eta helikopteroen bidez ari dira sutea kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan. Astearte arratsaldean piztu zen sua Bardearen ipar-mendebaldeko naturgune horretan, eta, baldintzen ondorioz, sua berpizteko arrisku handia dago

Foca motako ur hegazkina, atzo, Eguaras inguruan
Foca motako ur hegazkina, atzo, Eguaras inguruan Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko uztailak 22 12:32

Airetik eta lurretik, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute astearte arratsean Bardean ingurumen balio handiko Eguaras barrutian sortutako sutea itzaltzeko asmoz. Nafarroako Gobernuaren arabera, sutea ez dago kontrolpean, baina gutxienez egonkortu egin da. Atzo adierazi bezala, ingurumenean eragindako kaltea handia izango da.

Tutera, Azkoien, Lodosa, Tafalla, Zangoza eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak dabiltza orain itzaltzeko lanetan, eta Ejea de los Caballerosko (Aragoi, Espainia) parketik ere jaso dute laguntza. Horrez gain, gobernuko basozainak, Valtierrako udaltzainak ere laguntzen ari dira, eta Gurutze Gorriak logistika eskaini die.

Itzaltzeko lanak batik bat airez egiten ari dira: Nafarroako Gobernuaren bi helikoptero, Noainen egon ohi den Azor hegazkina, Errioxako Agoncillo base militarreko bi hegazkin, Madrilek jarritako Kmov helikoptero astuna eta Foca ur hegazkina erabiltzen dira dira. Lurrean, berriz, su teknikoa erabiltzen dute, eta traktoreen eta bulldozerren bitartez sasiak kendu eta su hesiak sortzen ari dira.

Uneotan, baldintzak ez dira onak. Goizetik, helikoptero bidez, sua itzaltzeko lanen arduradunek egoera aztertu dute, estrategiarik egokiena hartzeko asmoz. Izan ere, Aemet meteorologia agentziak muturreko alerta laranja iragarri du, muturreko tenperaturak eta haizeteak espero direlako. Horri gaineratuz gero hezetasunik apenas dagoela, ondorioztatu daiteke suteak berpizteko arriskua handia dela.

Asteartean, 20:17an jasotako telefono dei baten bitartez izan zuten larrialdi zerbitzuek sutearen berri. Uzta biltzen ari ziren zereal eremu batean sortu zen sua, zantzu guztien arabera uzta biltzeko makina baten txinpartak eraginda. Oso azkar zabaldu zen, eta Eguaras barrutiraino heldu.

Eguaras barrutiak ingurumen balio handia du, eta Bardearen ipar-mendebaldean dago. 1.225 hektarea hartzen ditu, eta Bardeako ingurune idorrean oasi moduko naturgune bat da —Bardearen barruan, %3ko azalera hartzen du—.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Maria Jauregi ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba eta Irati Goikoetxea idazlea ©Andoni Canellada, FOKU

Oihanaren minak hezurmamitzen

Jon O. Urain

Indarkeriaren arrastoa, hark eragindako oinazea, bere larruan nozitu du Maria Jauregik. Errealitate hori ezagun du Irati Goikoetxeak ere, eta literaturaren bidez plazaratu ditu ETAren biktima baten saminak eta prozesuak. Garai eta giro bertsuan haziak eta heziak, biak mintzo dira biolentziaz, sufrimenduaz, biktimen rolaz, memoriaz eta hura belaunaldi berriei transmititzeko beharraz.

Guardia Zibilaren kontrol bat, artxiboko irudi batean. ©Marcial Guillén / EFE

Hamargarren lagun bat atxilotu dute Zornotzako erasoarekin lotuta

Berria

Medina de Pomarren atxilotu dute (Espainia). Atzo atxilotu zutena espetxeratu egin dute behin behinean.

Anbulantzia bat, Iruñeko ospitale baten aurrean. ©Iñigo Uriz / Foku
Emakume bat elkarretaratze batean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Erreakzio patriarkala»

Naroa Torralba Rodriguez

Nabarmen ugaritu dira eraso matxistak aurten. Konfinamendua amaitu osteko egoera emakumeen kalterako izan da, adituen esanetan, eta mugimendu feminista indartsuaren lana goratu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna