Bizkaiko kostan su hartu duen arrantzontzi bateko 11 eskifaiakide onik erreskatatu dituzte

Santoñako (Kantabria) arrantzontzi batean sutea piztu da bart gauean, eta eskifaia onik erreskatatzea lortu dute.

Bart gauean arrantzontzian piztu den sua. @SALVAMENTOGOB
June Romatet Ibarguren.
2021eko uztailaren 23a
10:59
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 01:30 inguruan piztu da sutea Santoñako arrantzontzi batean, Armitza eta Lemoizko portuaren (Bizkaia) aurrean zegoela. Itsasoko salbamendu taldeak sua itzaltzea lortu du, baita ontziko 11 kideak onik erreskatatzea ere.

Gaur goizean Bilboko portura eraman dute ontzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.