Albistea entzun

Europako Batasuneko herritarren %70ek gutxienez txertoaren dosi bat jarria dute

Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek eman du albistea, eta esan du helduen %57 guztiz txertatuta daudela .

Europako Batasuneko herritarren %70ek gutxienez txertoaren dosi bat jarria dute
Europako Batasuneko herritarren %70ek gutxienez txertoaren dosi bat jarria dute Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko uztailak 27 12:38

Beste mugarri bat jarri da COVID-19aren aurkako txertaketa prozesuan. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek jakinarazi du Europako Batasuneko herritarren %70ek gutxienez txertoaren dosi bat jarria dutela jada, eta helduen %57k txertaketa prozesua osatu dutela. Poza azaldu du datu horren harira: «Europako Batasunak hitza bete du».

Datuokin, Europako Batasuna txertaketa prozesuan «liderra» den arren, txertaketa planetan irmo jarraitu behar dela adierazi du. Birusaren Delta aldaera, bereziki, «oso arriskutsua» dela esan du, eta txertoaren aldeko mezuak helarazteak aparteko garrantzia duela oraindik: «Nork bere osasunaren alde egiteko, eta besteenarengatik ere ba». Ildo horretan, adierazi du Europako Batasunak aurrerantzean ere txertoak eskura jarriko dituela.

Europako Batasunean egiten dituzten kalkuluen arabera, uda bukaerarako lortuko da herritarren %70ek bi dosiak jarriak izatea.

Hegoaldean herritarren %66,3k txertoaren dosi bat hartua dute; %56k prozesua osatu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Maria Txibite lehendakaria, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maria Txibite: «Pandemia amaitu? Esan dezakeguna da transmisioa apaldu dela, eta apaltzen segitu behar dugula»

Ion Orzaiz

Nafarroako Osasun Departamentuko iturriek BERRIAri azaldu diote izurriari neurria hartzeko parametroak «positiboak» direla, «eta horrek neurrien arintze bat ekarriko duela, ezusterik ezean»

Adingabeen Sansoheta zentroa, Gasteizo kanpoaldean. ©Juanan Ruiz / FOKU

Hamar pertsona auzipetu dituzte Arabako Aldundiaren zaintzapeko nerabeen ustezko prostituzioaren aferan

Edu Lartzanguren

Besteak beste, ustelkeria, sexu abusua eta adin gabekoeipornografia erakustea leporatzen diete akusatuei, Gasteizko Sansoheta zentroan bizi ziren 14 eta 17 urte bitarteko neska eta mutil batzuek 2016an eginiko salaketaren harira.

Nafarroako Gobernuak iragarri du Nafarroako kanala eguzki panelekin estaliko duela

Berria

Uste dute azpiegiturari esker %30 jaitsiko dela lurruntzearen ondorioz galtzen den ura, eta energia sortuko duela aldi berean

Matematika klasea Estitxu Robles kolegioan. ©Patxi Beltzaiz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna