EAJ

EAJk osoko bilkurara deitu du, egungo testuingurua aztertu eta «estrategia berriak» martxan jartzeko

Andoni Ortuzarrek azaldu du kalitatezko zerbitzu publikoak sustatu eta lanpostu berriak sortu behar direla.

EAJren osoko bilkura, gaur, Donostian. JON URBE/FOKU
jone arruabarrena
2021eko uztailaren 27a
21:22
Entzun

Gaur bildu da EAJren osoko bilkura, gaur egungo testuingurua modu bateratuan aztertu eta «Euskadi berriro ere martxan» jartzeko. Bilkurara sartu baino lehen Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak adierazi duenez, EAJ beste hainbat erakunde publikoekin biltzea izan da helburua, «guztien artean estrategia bateratuak» finkatzeko. Izan ere, nabarmendu du koronabirusak eragin handia daukan arren ezin dela soilik horri begira egon, eta beharrezkotzat jo du «estrategia konkretuak martxan jartzea» pandemiari berari eta horrek ekarri dituen ondorioei aurre egiteko. Gaineratu du «Euskadi ezohiko egoera batean» dagoela, besteak beste, pandemiak ekarri dituen zailtasunei aurre egin behar dielako eta legegintzaldiaren erdian ere badagoelako.

Aipatu duen estrategia horren gako batzuk ere eman ditu EBBko presidenteak: «kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu behar ditugu eta ekonomia bultzatu kalitatezko lanpostuak sortzeko, eta pandemiaren ondorioz galdu diren postu horiek ere berreskuratzeko». Horri lotuta, langabezia %10 jaisteko helburua dutela ere azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.