Begia Tokion

Virginia Diaz finalean lehiatuko da bihar

02:30ean da lehia, Sea Forest kanalean. Guztira sei euskal kirolari ariko dira bihar, 02:30etik aurrera, arraunean, eskubaloian, waterpoloan, belan eta saskibaloian.

Virginia Diaz eta Aina Cid, Tokioko Olinpiar Jokoetan. KAI FöSTERLING, EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko uztailaren 28a
15:36
Entzun

Sei euskal kirolari lehiatuko dira bihar, osteguna, Tokion. Virginia Diaz izango da lehenengoa: lemazainik gabeko biko probaren finala jokatuko du, 02:30ean, Sea Forest kanalean. Gaur izan du finalerdia, eta hirugarren postuan sailkatu da Aina Cid kataluniarrarekin batera.

04:00etan izango da Nerea Penaren eta Ainhoa Hernandezen txanda. Espainiako eskubaloi selekzioarekin ariko dira Brasilen kontra, ligaxkako partidan.

04:30ean, berriz, Alberto Munarriz lehiatuko da Kazakhstanen kontra, ligaxkako partidan. Atzo Montenegroren aurka jokatu zuten, eta Munarriz erabakigarria izan zen norgehiagokan: hasieratik jokatu zuen, eta gol bat sartu zuen.

08:00etatik aurrera ariko da Kevin Peponnet. Bi lasterketa izango ditu: 08:05ean eta 08:20an. Azkeneko proba abuztuaren 4an izango du.

Xabier Lopez-Arostegi 14:00etan lehiatuko da Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioarekin, Argentinaren kontra.

Bihar, gainera, emakumezkoen gimnastika artistikoko banakako finala jokatuko da, 12:50ean hasita. Igeriketan ere zenbait final jokatuko dira, 03:30etik aurrera.

Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.