Lan merkatua

Ia 19.000 enplegu berreskuratu dira udaberrian

Hego Euskal Herrian, langabezia tasa puntu bat jaitsi da, %10,1eraino.

Ostalaritzan berreskuratu dira lanpostuetako asko. GORKA RUBIO / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko uztailaren 29a
11:06
Entzun

Langabezia erregistratuaren datuek diotena baieztatu du INEren biztanleria aktiboaren inkestak: urteko bigarren hiruhilekoan, iaz galdutako enplegu andana berreskuratu dira, eta langabeziak behera egin du.

INEren datuen arabera, Hegoaldeko lau lurraldeetan 134.400 lagun daude lanik gabe, urteko lehen hiruhilekoan baino 12.800 gutxiago. Langabeen kopurua gehiago jaitsi da gizonezkoen artean (-7.100) emakumezkoen artean baino (-5.700).

Langabezia tasa puntu bat txikitu da: %11,1etik %10,1era. Handiagoa da emakumeen artean (%10,3) gizonen artean baino (%9,9).

Edonola ere, duela urtebete baino 13.600 langabe gehiago dira, eta 2019ko udaberrian baino 21.000 langabe gehiago.

Okupatu gehiago

Gora doa, berriz, landunen kopurua. Urteko bigarren hiruhilekoan 1.197.800 okupatu zeuden, lehenengoan baino 18.700 gehiago. Jada 2020ko bigarren hiruhilekoan baino gehiago daude (+28.700), baina beste 16.500 falta dira koronabirusaren agerraldiaren aurretik zeudenetara iristeko.

Kasu honetan, emakumeen aldekoa da estatistika. Azken hiruhilekoan 13.600 emakumek aurkitu dute enplegua, eta 5.000 gizonek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.