Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Artea

Museo Bikoitzak lekuko bikoitza: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum

Jose Mari Zabalak aukeratu ditu bi artistak Donostiako San Telmo museoaren programari jarraipena emateko. Begirada antropologikoarekin aztertuko dute bilduma datozen hilabeteetan.

Jon Insausti, Jose Mari Zabala, Klaas van Gorkum, Iratxe Jaio eta Susana Soto, San Telmon.
Jon Insausti, Jose Mari Zabala, Klaas van Gorkum, Iratxe Jaio eta Susana Soto, San Telmon. Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2021eko uztailak 30

Donostiako San Telmo museoak laugarren katebegia lotu dio Museo Bikoitza programari. Asier Mendizabalen ekimenez abiatu zen proiektua; hark Ibon Aranberri hautatu zuen lehen sorkuntza lanerako, Aranberrik Erlea Maneros Zabalari eman zion lekukoa, horrek Jose Mari Zabalari, eta Zabalak atzo jakinarazi zuen nor murgilduko den datozen hilabeteetan museoaren artxiboan, horren bidez esku hartze artistiko bat egiteko: Iratxe Jaio (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976) eta Klaas van Gorkum bikotea (Delft, Herbehereak, 1975). «Hasteko irrikan» daudela esan du Jaiok, Museo Bikoitzak San Telmoren berezitasuna nabarmentzen duela uste dutelako, eta «lotura sakona» sentitzen dutelako Mendizabalek proiektua martxan jartzeko zehaztu zituen premisekin.

Jaio eta Van Gorkum hautatzeko arrazoiak azaltzerakoan, Zabalak garrantzi handia eman dio bikote artistikoan aritzeari. «Ez da batere ohikoa pertsonak elkartzea arte plastikoetan, zeren pauso bakoitza akordioz eman behar baita; espontaneotasuna galtzen da, eta sakontasuna irabazten», azaldu du. Batek pentsa lezake artistak askeago egiten duela lan bere kasa beste pertsona bati lotuta baino; Zabalak, ordea, kontrakoa pentsatzen du: taldean lan eginda, ez dela hartzen artistaren lana burutaziotzat, eta horrela «askeago» jokatzen dela instituzioekiko eta «kontakizun kolektiboarekiko».

Jaiok Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta Herbehereetara joan zen 1998. urtean; Hagan, Rotterdamen eta Maastrichten osatu zuen bere prestakuntza akademikoa. 2001az geroztik egiten du lan Van Gorkumekin batera. Rotterdamen bizi dira orain. Zabalaren hitzetan, haien obrak airean dauden galderei erantzuten die: «Edonork egin litzake galdera horiek, baina, arrazoia edozein dela ere, ez zaie kasurik egiten».

Objektuen esanahia

Bi artistek «ikuspegi antropologikotik» egiten dute lan, Jaiok esplikatu duenez. Interesatzen zaie zer jakituria mota sor daitekeen objektuen bidez. «Landu izan dugu nola jorratu den materialitatea arkeologian eta etnografian, adibidez. Diziplina horietan elkarrekiko interesa daukagu, baina ez da ohikoa izaten elkarrizketa bat sortzea».

Museoaren ondarea aztertzeko lana ez da arrotza izango haientzat; izan ere, dokumentazioa izan ohi da haien langaia. Objektuen eta dokumentuen esanahi soziala aztertzen dute, horiek beste testuinguru batean erreproduzituta. Besteak beste, Iruña-Veleiako aztarnategiko inskripzio polemikoei eta 36ko gerran hiru soldadu alemaniarri eskainitako monumentu bati buruzko proiektuak egin izan dituzte.

Susana Soto San Telmo museoko zuzendariak adierazi du Museo Bikoitza programa «egonkorra» dela dagoeneko. Bi alde goraipatu ditu: gertuko artistek osatzen duten «narrazio museografikoa», eta haren ondarearen handitzea. Maneros Zabalaren Norusta eta Zabalaren Magia, materia eta beharra erakusketak ikusgai daude oraindik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

«Ez dakit hau zerbaiten aurrekaria izango den; nahiko nuke»

Ane Eslava

Anarik kontraste handiko single batean bildu ditu bi kantu: Nacho Vegasen 'Vinu, cantares y amor'-en bertsio bat, «himnotzat» duena, eta, 'Efemerideak, kontzertuetan jotzen duena baina grabatu gabea zuena'.
 ©MAIALEN ANDRES / @FOKU

Ahalduntze baterako esperimentu politikoa

Gorka Arrese

Henry David Thoreau idazlearen 'Walden' euskaratu du Danele Sarriugartek. Bi urtez basoko txabola batean bizitzeari buruzko esperientziaren kronika bat da. Politikoa eta poetikoa du idazkera
Iban Zaldua, atzo, <em>Nola izan garen gauza</em> liburua eskuetan hartuta. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Gauzaren» bueltako obra oso bat

Andoni Imaz

Iban Zalduak euskal gatazkaren inguruan idatzi dituen ipuinen bilduma bat egin du: 'Nola izan garen gauza'. Erein etxeak eman du argitara
Langile bat paper sortak mugitzen, Leitzaran inprimategian, Andoainen (Gipuzkoa). ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Urrialdia pasatzeko zain

Andoni Imaz

Paperaren eskasiak eta banaketaren gorabeherek arazoak sortu dituzte inprimategi eta argitaletxeetan. Materiala aldatu behar izan dute, eta argitalpenen bat atzeratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.