Tokio 2020

Teresa Errandonea, 100 metroko hesiduneko finalerdietatik kanpo

Sailkatze proban seigarren amaitu du, 13.15eko denborarekin. Ondo hasi, baina gero atzean geratu da.

ainara arratibel gascon
2021eko uztailaren 31
04:16
Entzun

"Duela lau urte hemen egongo nintzela esanez gero, ez nuen sinetsiko". Teresa Errandonea asebeteta zegoen Tokion egotearekin. Baina beste helburu txiki bat jarri zion bere buruari, 100 metroko hesidun proba 13.00 segundo baino gutxiagoan egitea. Bere markarik onena 13.04 zen. Bada, ez du lortu. Irungo atletak sailkatze proba jokatu du, eta lehiatik kanpo geratu da. 13.15eko marka egin du, eta seigarren amaitu du. .

Bost izan dira finalerdietarako sailkatzeko probak. Laugarrenean aritu da Errandonea. Ondorengo atletekin korritu du: Christina Clemons (AEB), Luca Cozak (Hungaria), Elisa Lazaro (Italia), Cyrena Samba (Frantzia), Pedrya Seymour (Bahamak), Ketiley Batista (Brasil) eta Britany Anderson (Jamaika).

Bigarren kaletik irten da Errandonea. Hasiera ona egin du, baina erdialdetik aurrera indarra galtzen joan da, luze egin zaio. Lasterketa amaieran ez zegoen pozik. "Gero ikusiko dut lasterketa. Baina lehen hiru hesien ostean ez dut ondo korritu. Ondo hasi naiz, baina ez dut errematatzen jakin. Arantza hori geratzen zait". Fisikoki ondo aurkitu da. "Tibian nuen mina ez dut nabaritu. Beroketa ariketetan neure burua oso ondo ikusten nuen, eta motibazio handiarekin nengoen. Pena da, gaia banuelako finalerdietan egoteko, Izan diren denborak kontuan hartuta, banuenaukera sailkatzeko. Nire markarik onena 13.04 da, eta berdindu izan banu barruan nengoen". Orain atseden hartuko du. "Gutxienez irailera arte".Guztira bost sailkatze lasterketa izan dira, eta denbora onena Puerto Ricoko Jasmien Camachok egin du:1 2.41.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.