Begia Tokion

Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira gaur

Simon, Zubimendi, Moncayola, Merino eta Oiartzabal futboleko finalerdietan lehiatuko dira; Aginagalde eta Gurbindo, eskubaloiko final-laurdenetan; Lopez-Arostegik saskibaloiko final-laurdenak jokatuko ditu; Peponnetek estropada erabakigarria izango du; eta Asier Martinezek bihar ekingo dio, 110 metroko hesidunean.

Mikel Oiartzabal, Boli Kostaren aurkako partidan. GONZALO ARROYO, RFEF/EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko abuztuaren 2a
17:25
Entzun

Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 3, Tokion. Kevin Peponnet izango da lehena, 05:10ean. Gizonezkoen belako 470 modalitateko bederatzigarren eta hamargarren probetan ariko da, eta horien ondoren jakingo da ea lapurtarra finalerako sailkatuko den. Gaur jokatu behar ziren estropada horiek, baina, itsasoaren baldintzengatik, atzeratu egin dituzte.

Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindo final-laurdenetan lehiatuko dira Suediaren kontra, 06:15ean. Aurrera egiten badute, abuztuaren 5ean izango dituzte finalerdiak.

06:40ean, berriz, Xabier Lopez-Arostegiren txanda izango da. Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioarekin ariko da final-laurdenetan, AEBetako selekzioaren aurka.

Asier Martinezek 110 metroko hesiduna korrituko du, 12:10ean. Proba hori izango da aurtengo Olinpiar Jokoetan jokatuko duen lehenengoa, eta aurrera egiten badu, abuztuaren 4an finalerdiak izango ditu.

13:00etan Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabal finalerdietan lehiatuko dira, Japoniaren kontra.

Bihar, gainera, gimnastika artistikoko zenbait final jokatuko dira, 10:00etatik aurrera. Atletismoan ere jokatuko dira finalak, 03:50ean hasita.

Kontsultatu hemen 2020ko Tokioko Jokoen egutegia eta proben ordutegia: egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.