Indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita

Astelehenean izan ziren erasoak, Gasteizko Sansomendi auzoan. Atzo jarri zituzten atxilotuak epailearen esku.

Bilboko balkoi bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko abuztuaren 11
12:26
Entzun

31 eta 37 urteko bi gizon atxilotu zituen Gasteizko Udaltzaingoak astelehenean, haien neska lagunei eraso egitea leporatuta. Goizean atxilotu zuten 37 urteko gizona, 09:00 inguruan, Gasteizko Sansomendi auzoan. Poliziak jakinarazi duenez, «ukatu egin zuen» bikotekideari erasorik egin izana, baina «biktimaren semeetako batek gertatutakoa baieztatu zuen». Atzo jarri zuten atxilotua epailearen esku.

31 urteko gizona, aldiz, arratsaldean atxilotu zuten. Udaltzaingoak adierazi duenez, etxebizitza batean izan zen erasoa, eta ustezko erasotzailea «lan egiten duen ostatuan babestu zen». Gizonaren nagusiak eman zion gertaeraren berri Poliziari. Atzo goizean jarri zuten atxilotua epailearen esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.