Suteak

Milaka pertsona lekualdatu behar izan dituzte Frantzia hegoaldean, sute baten ondorioz

Jakinarazi dutenez, oraingoz 4.000 hektarea erre dira Frantziako hegoaldean. Sutea oraindik ez dago kontrolpean.

jarraia202064.jpg
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 17a
11:00
Entzun

Atzo arratsaldeko 18:30ak inguruan hasi zen sutea Gonfaronen (Frantzia), eta dagoeneko 3.500 hektarea zeharkatu ditu suteak; hori bai, suhiltzaileek esan dutenez, oraindik ezin da jakin suteak egin duen distantzia osoa erreta dagoen edo ez. Varreko departamentuan milaka pertsona atera behar izan dituzte beren etxeetatik gauean, eta agintariek «errepideak ez oztopatzeko» eskatu dute, erreskateak errazteko. Departamentu horretan, hainbat kanpin ere hustu behar izan dituzte.

Errepide batzuk eta komunikazioak ere moztu behar izan dituzte gune batzuetan. Evence Richard departamentuko prefektuak jakinarazi du sutea oraindik ez dagoela kontrolpean, baina 750 suhiltzaile ari dira lanean.

Frantziakoa ez da kasu bakarra: azken asteetan Grezian, Italian, Marokon eta beste herrialde batzuetan ere beroak eragindako hainbat sute izan dira. Izan ere, tenperatura igoera nabaria da: duela egun batzuk, Europan inoiz erregistratutako tenperaturarik altuena erregistratu zen Sizilian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.