AEB

Kapitolio ondoan bonba bat zuela esan duen gizonak bere burua entregatu du

Poliziak esan du lehergailu bat dagoela kamioneta baten barruan, eta hori miatzen ari dira.

Kapitolioaren ingurua hesitu dute. SHAWN THEW / EFE
2021eko abuztuaren 19a
17:02
Entzun

AEBetako Kapitolioko Poliziak (Washington) jakinarazi du, Euskal Herrian 16:30 inguru zirenean, bonba mehatxu «aktibo» bat zegoela Kongresuko liburutegiaren kanpoaldean. Kamioneta susmagarri bat zegoen Poliziaren arabera, eta, haren barruan, detonagailuak edo lehergailuak zituela esaten zuen gizon bat. The Washington Post egunkariak kaleratu duenez, gizonarekin hitz egiten aritu dira. Eta Kapitolioko Poliziak berak adierazi berri du bere burua entregatu duela gizon horrek. Nolanahi ere, iturri horiek berek nabarmendu dute lehergailu bat dagoela kamionetaren barruan, eta hura miatzen ari direla.

Mehatxuaren berri eman eta berehala, Cannon eta Jefferson eraikinak hutsarazi dituzte. Aste honetan ez dago osoko bilkurarik Kongresuan.

Kapitolioaren inguruak orduak daramatza hesituta; Kapitolio Hegoaldea metro geltokia itxi egin dute, eta autobusak desbideratu.

Kapitolio ingurua guztiz hesitu dute. Efe

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.