INDARKERIA MATXISTA

Eraso matxista bat salatu dute Itsasuko bestetan

Erasoa salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, 19:00etan, Itsasuko plazan.

Basusarriko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea, iragan astelehenean. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abuztuaren 27a
12:53
Entzun

Iragan larunbatean Itsasuko (Lapurdi) besten denboran eraso matxista bat gertatu zela salatu dute. 50 bat urteko gizon batek 16 urteko neska bati eraso zion. Mediabask kazetak jakinarazi duenez, hunkituak eta irainak jasan zituen neskak. Berehala, Itsasuko besten antolatzaileengana jo zuen, erasoa salatzeko. Antolatzaileek gizona bilatu zuten, baina ospa egina zen.

Erasoa salatzeko, elkarretaratzea eginen dute bihar, 19:00etan, Itsasuko plazan, Eraso sexistarik ez! lelopean. Besta komiteak, Goxoki gaztetxeak eta Femin'Hitzak elkarte feministak deitu dute protestara. EH Bai alderdiak ere bertaratzeko deia egin du.

Iragan asteburuan, beste hiru eraso salatu zituzten: bat Araban eta bi Lapurdin. Basusarriko (Lapurdi) bestetan gertatu zen horietako bat, eta horren salatzeko elkarretaratzea antolatu zuten herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.