Datuak

Beste 366 kutsatu zenbatu dira Hegoaldean

Igandean egindako testen %8,5ek eman dute positibo. ZIUetan 99 paziente dira gaitzak jota.

PCR probak Gurutzetako ospitalean, artxiboko irudi batean. LUIS JAURGIALTZO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abuztuaren 30a
12:47
Entzun

Kutsatuen kurbak maldan behera segitzen du Hego Euskal Herrian. Izurriaren bosgarren olatu deiturikoa indarra galtzen ari da, argiki; hala erakusten dute transmisioari loturiko aldagaietako datuek. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako informazioaren arabera, atzo 366 positibo detektatu ziren Hegoaldean. 4.328 proba egin ziren gaitza atzemateko, eta, beraz, %8,5 izan zen positiboen portzentajea.

Zehazki, Bizkaian 148 kasu atzeman zituzten; Gipuzkoan, 98; Nafarroan, 70, eta Araban, berriz, 44. Halaber, aipatzekoa da intzidentzia tasa metatuak lau lurralde horietan izandako beherakada. Ostiraletik, tasa 400dik beherakoa da horietan guztietan, hau da, azken bi asteetan 400 kasu baino gutxiago zenbatu dituzte 100.000 biztanleko.

Halaber, ospitaleei dagokienez, Hego Euskal Herriko osasun sistemek 32 lagun erietxeratu zituzten atzo gaitzarekin eri. Horiek kontuan izanda, oraintxe bertan guztira 379 lagun daude ospitaleratuta. Zehaztu dutenez, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan 99 dira, larri. Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du birusarekin eri zen pertsona bat hil dela herrialdean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.