Iruñeko hipika txapelketa prestatzeko erabiltzen ari diren makina bat sabotatu dute

Sabotajeak ez du ekitaldia eragotziko, eta Iruñeko Udaltzaingoa gertakaria ikertzen ari da.

Bi pertsona Ziudadela prestatzen Iruñeko hipika txapelketarako. JESUS DIGES / EFE
Olaia L. Garaialde.
2021eko abuztuaren 31
12:27
Entzun

Zizurko (Iruñea) hipika zentroak salatu du Iruñeko hipika txapelketa prestatzeko erabiltzen ari ziren makinetako bat sabotatu dutela. Iruñeko Udalak babestutako txapelketa Ziudadelan izanen da, irailaren 2tik 5era. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Igande eta astelehen arteko goizaldean egin zuten sabotajea: hondeamakina baten kableak moztu zituzten. Hala ere, kalteak ez dira oso handiak izan, eta laster konpontzea espero dute. Maria Caballero Iruñeko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak gertatutakoa salatu du: «Gauza bat da ekitaldiari kritika egitea, eta beste bat batzuek hori boikota egiteko aprobetxatzea».

Horrez gain, zinegotziak azpimarratu du ekitaldiak aurrera jarraituko duela, eta Zizurko zentroari babesa helarazi dio: «Lehenengo aldia da Iruñean horrelako ekitaldi bat egiten dela, eta babes osoa ematen diogu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.