EZBEHARRA

Moto gidari bat hil da Donostian

Paseo Berrirako sarbideetako bat ixten zuen hesi baten kontra hartu du kolpea. Itxita zegoen paseoa, Kontxako Banderarako sailkatzekoa jokatu baita.

Paseo berrirako sarrera honetan izan da istripua, Donostian.
2021eko irailaren 2a
21:23
Entzun

Moto gidari bat hil da gaur arratsaldean, 19:00ak inguruan, Donostian. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Salamanca kalean gertatu da istripua, Paseo Berrirako sarbideetako batean. Udalaren arabera, moto gidariak paseorako sarrera ixten zuen hesi baten kontra hartu du kolpea. Hesi hori itxita zegoen, arratsaldean Kontxako Banderarako sailkatzeko estropada jokatu baitute. Larrialdi taldeak hara heldu dira, baina ezin izan dute suspertu istripua izan duena. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira udaltzainak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.