Indarkeria matxista

Nafarroan hiru gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista leporatuta

Villatuertan gizon bat atxilo eraman dute haren lankide bati sexu abusuak egitea egotzita. Gainera, beste bi atxiloketa izan dira, Iruñean eta Tuteran.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, joan den uztailan, Iruñean. IDOIA ZABALETA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 4a
11:48
Entzun

Foruzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Villatuertan (Nafarroa) gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxistarekin loturiko delitu bat egotzita; ez dute data zehaztu. Zehazki, emandako informazioaren arabera, lankideari sexu abusuak egiteagatik atzeman dute gizona.

Villatuertan gertatutakoa ez da azken egunotan Nafarroan aditzera eman den indarkeria matxista kasu bakarra. Beste bi atxiloketa izan dira: Iruñean bata, Tafallan bestea.

Beste atxiloketa bat, Tuteran

Halaber, Tuteran pertsona bat atxilo eraman dute sexu ukigabetasunaren aurkako delitu bat egotzita. EITBk zabaldu du kasu horren inguruko informazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.