Lan istripuak

Langile bat hil da Berriobeitiko enpresa batean

Pala kargatzaile batek harrapatuta hil da. Sindikatuen zenbaketaren arabera, 42 behargin hil dira urtea hasi zenetik.

Istripua izan den tokia. NAFARROAKO FORUZAINGOA
jokin sagarzazu
2021eko irailaren 4a
15:21
Entzun

Berriozarreko (Nafarroa) 54 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetan lan istripu batean. Foruzaingoak jakitera eman duenez, 10: 40an izan da ezbeharra, Berriobeitiko enpresa batean. Pala kargatzaile batek harrapatuta du behargina.

Larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera, anbulantzian, eta han hil da. Pala gidaria ere ospitalera eraman dute antsietate krisi batengatik.

Aurten lanean hildako 42. behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.