Ezbeharra

Gidari bat hil da Alkizan gertaturiko istripu batean

Alkiza eta Asteasu arteko GI-3630 errepidean gertatu da istripua. Hildakoa emakumezko bat da.

Errepide bateko hesia, artxiboko irudi batean. JON HERNAEZ / FOKU
2021eko irailaren 9a
09:09
Entzun

Gidari bat hil da gaur GI-3630 errepidean, Alkiza eta Asteasu artean (Gipuzkoa) gertaturiko istripu batean. Hasieran zabaldu dute hildakoa gizonezkoa zela, baina emakumea dela zehaztu dute gero.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, gidariaren autoa errepidetik atera da. Larrialdi zerbitzuek gidaria hilda zegoela baieztatu dute.

Hedabide batek zabaldu duenez, autoak su hartu du, amildu ostean, eta lekuko batek eman die abisua agintariei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.