Hondartzak

Baieztatu dute Donostiako hondartzetan bainatutakoen aznahiak alga toxikoek eraginak direla

Ura aztertuta egindako analisiek segurtatu dutenez, ostreopsis algak dira. Zurriolan atzeman dute alga toxiko gehien, baina argitu dute kopurua «ez dela esajeratua».

Zurriola hondartza jendez gainezka, uztaileko egun batean. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 10a
12:22
Entzun

Joan diren asteartean eta asteazkenean, Donostiako hondartzetako uretan bainu hartutako zenbait herritarrek jakinarazi zuten azalean aznahia sentitu zutela uretatik ateratakoan. Horiek horrela, Donostiako Udalaren enkarguz, ikerketa bat jarri zuten abian. Gaur eman dute ateratako ondorioen berri, eta baieztatu egin dira orain arteko susmoak. Alga toxikoak dira aznahia eragin dutenak, ostreopsis algak, zehazki.

Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotzi Marisol Garmendiak azaldu duenez, Zurriola hondartzan detektatu dute tankera horretako alga gehien. «Logikoa da, han erregistratu baikenituen aznahia sentitu edo ziztadak zituzten bainulari gehien», adierazi du. Dena dela, ohartarazpen bat egin du: «Kopuruak ez dira esajeratuak».

Asteon, Donostiako Udalak bainurik ez hartzeko gomendioa egin zuen zenbait egunez. Ordea, aholkua atzo indargabetu zen, aparteko arriskurik ez dela argitu eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.