Albistea entzun

Zuzenekoa

Banderak, Santurtzi eta Arraun Lagunak-entzat

71 urteren ondoren Donostian geratuko da Kontxako Bandera: Donostia Arraunek irabazi du Ohorezko Txanda eta bandera. Gizonezkoetan, Santurtzik 2,22 segundoko aldearekin irabazi du ohorezko txanda eta segundo erdirengatik, estropada.

Arraun Lagunak eta Orio, nor baino nor gehiago arraunean, gaur. /
Arraun Lagunak eta Orio, nor baino nor gehiago arraunean, gaur. / Jon Urbe/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Mikel O. Iribar -

2021eko irailak 12 11:58

* Itsasoa bare egongo da eta aurreko igandean baino ikusle gehiago egotea espero da, kaia itxita egongo den arren.

* Bandera Donostian geratu da 71 urteren ondoren. Arraun Lagunak-ek lehen aldiz irabazi du emakumezkoetan.

* Gizonezkoetan zirraragarria izan da estropada, eta 48 ehunenekoengatik irabazi du Santurtzik.

Zuzeneko kontakizuna

11:56

Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko denbora ofizialak:

1. Santurtzi 19.11,03

2. Hondarribia 2,22ra

3. Donostiarra 5,51era

4. Zierbena 10,10era

5. Urdaibai 15,93ra

6. Orio 16,54ra

7. Cabo 22,99ra

8. Ares 52,13ra

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:51

Santurtzik irabazi du Kontxako Bandera, 36 urteren ondoren. Laugarrena du bere historian. 2,22 segundo atera dizkio Hondarribiari, eta bi denborak batuta, 48 ehunenengatik nagusitu da Sotera ontzia.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:46

Santa Klara uhartea igaro dute, eta Santurtzi jarri da orain estropada buruan; segundoa ateratzen dio Hndarribiari.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:44

Hondarribiak orain segundo bat ateratzen dio Santurtziri. 1.000 metro helmugarako.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:42

Santurtzi laugarren kaletik doa; Hondarribia, bosgarrenetik, baina berdeak laugarrenaren jabeak dira.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:41

Santurtzikoek palakada sarriagoak daramatzate Hondarribiakoek baino. Parean jarraitzen dute biek.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:40

Une honetan, Kontxako Banderaren lehian, Donostiarra segundo bakarrera egongo litzateke.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:39

Hondarribia eta Santurtzi parean heldu dira ziabogara; Bi segundora iritsi da Zierbena; eta hirura Orio.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:36

Santurtzik joaldia egin eta segundo bat atera dio Hondarribiari. Bira da Zierbena, eta hirura Orio.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:34

Santurtzik hartu du estropada burua; segundo batera dira Zierbena eta Hondarribia; hirura Orio.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:34

Itsasoko epaileak Oriori bandera zuria atera eta ababorrera joateko agindu dio.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:33

Une honetan, Donostiarrak Hondarribiari zazpi segundo aterako lizkioke. Bi segundora luke Kontxako Bandera.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:32

Aurreko txandako ontziek bezalaxe, ohorezko txandakoek ere erdiko kaleetara hurbildu dira Hondarribia eta Zierbena.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:31

Hondarribia laugarren kale horretatik sufritzen ari da. Orain, bi segundora jarri da.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:31

Santa Klara uhartearen parean, Oriok jarraitzen du estropada buruan.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:30

Oriok indartsu ekin dio lehen txanpari. Gainerakoak bi segundora dira.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:28

Abian dira lau ontziak!

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:28

Lehen jardunaldian, Hondarribia izan zen azkarrena, eta Santurtziri 1,74 segundo atera zizkion; 3,96 Zierbenari; eta 8,50 Oriori.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:26

Hemendik gutxira, bigarren txanrari ekingo zaio.

1. Zierbena

2. Orio

3. Santurtzi

4. Hondarribia

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:24

Iragarri bezala, haizeak ipar-ekialdeko norabidea hartu du, eta zertxobait harrotu da.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:23

Gogoratu, lehen jardunaldian Hondarribia lehenak Donostiarrari 9,10 segundo atera zizkiola.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:20

Donostiarrak nagusitasunez irabazi du lehen txanda. 19.16,86ko denbora egin du. 10era heldu da Urdaibai; 17ra Cabo; eta 46ra.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:19

Donostiarrako arraunlariak herio batean doaz; bero-bero, eta palakada bizi-bizian.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:18

Cabo Urdaibairen uberan sartu da, zikinkeria saihesteko asmoz.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:17

Donostiarra laugarren kaletik ari da arraun egiten; hondo gutxiago dagoenez, olatu koxkorrak gehiago harrotzen baitira eremu horretan. Bederatzi segundora da Urdaibai; 16ra Cabo; 42ra Ares.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:15

Olatuak ez dira hain handiak, baina bai nahikoak ontziari abiadura emateko.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:14

Donostiarra bikain ari da poparerako jardunean. Estropada buruan jarraitzen du Arkaitz Diazek eta haren kuadrillak. 11ra zabaldu dute tartea Urdaibairekiko. 15era doa Cabo eta 35era Ares.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:13

Donostiarra heldu da lehena ziabogara. 9.22ko denbora egin du Igor Makazagaren taldeak; zortzi segundo atera dizkio Urdaibairi; hamaika Cabori; eta 22 Aresi.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

11:04

"Aitak kontatutako apurra dakit. Garai hartan..."

71 urte dira ez dela bandera Donostian geratzen. BERRIAk gaur azken garaipen horren inguruko erreportajea argitaratu du: Zerrenda loriatsua handitzeko grinaz.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

11:02

Gizonezkoen estropada hasi da

Arraun Lagunak-ek bandera astindu ostean, gizonezkoen estropada hasi da. Urdaibai, Cabo, Donostiarra eta Ares ari dira lehen txandan.

10:33

Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko denbora ofizialak:

1. Donostia Arraun Lagunak 10.33,56

2. Orio 2,68ra

3. Donostiarra 14,44ra

4. Tolosaldea 14,90era

5. Hondarribia 19,56ra

6. Chapela 24,54ra

7. Hibaika 30,44ra

8. Hondarribia 37ra

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:30

Donostia Arraun Lagunak-ek Kontxako Bandera irabazi du, emakumezkoen historian lehenengoz.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:29

Arraunek bi segundok abantaila ateratzen dio Oriori. Xanti Zabaletaren taldearen zailtzen ari zaio egoera iraultzea.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:28

Orain Arraun Lagunak-i atera dio bandera zuria, nahiz eta bigarren kaletik doazen.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:27

Arraunek orain segundo bat ateratzen dio Oriori. Bi ontziek bigarren kalean jarraitzen dute. Itsasoko epaileak bigarrenez bandera zuria atera dio San Nikolas ontziari.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:26

Maniobraren ostean, parean dira Orio eta Arraun. Bigarren kalean dira, eta Andrea Astudillo donostiarren patroiak 31 eskutik du. Itsasoko epaileak Oriori ababorrera joateko agindu dio. Lehia izugarria dute bi ontziek.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:25

Orio heldu da lehena ziabogara, baina joan egin zaie ontzia. Bi segundora heldu da Arraun; seira Donostiarra, eta hamaikara Hondarribia.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:23

Buruz buruko lehia izugarria dute Oriok eta Arraunek. GPSa dantzan dabil.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:22

Orio bi segundoko abantaila lortu du Arraunekiko. Bost segundoko atzerapena du Donostiarrak, eta sei segundokoa Hondarribiak.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:21

Gogoratu, Kontxako Banderarako lehian, Arraunek lehen jardunaldian 1,64 segundoko aldea atera ziola Orio bigarrenari.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:21

Orio estropada buruan da; segundo bakarra ateratzen dio Arraun Lagunak-i; bi Donostiarrari; eta hiru Hondarribiari.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:20

Abian dira lau ontziak!

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:19

Arraun Lagunak-en eta Orioren arteko lehian, 1,64 segundo daude, Lugañene ontziaren alde.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:18

Minutu gutxi barru, ohorezko txandako lau ontziak hasiko dira.

1. Orio

2. Donostia Arraun Lagunak

3. Donostiarra

4. Hondarribia

10:17

Bi jardunaldietako denborak batuta, Chapelak Deusturi aurrea hartu dio, eta behin-behinean, galiziarrak zazpigarrenak izango lirateke; bizkaitarrak zortzigarrenak.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:13

Tolosaldeak nagusitasunez irabazi du lehen txanda. Patxi Francesen taldeak 10.48,36ko denbora egin du. Chapela bigarren postuan helmugaratu da, garailearengandik bederatzira; Hibaika hirugarrena izan da 15era; eta Deustu laugarrena 22ra.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:10

ETE ligako txapeldunak lehen txanda erabakita utzi du. Tolosarrek bederatzi segundo ateratzen dizkiote Chapelari; hamabost Hibaikari; hemeretzi Deusturi.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:08

Haizearen norabidea baliatuz, Tolosaldeak laugarren kalera joateko erabakia hartu du, baita Chapelak ere.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:06

Maniobraren ostean, Tolosaldeak tarteak zabaldu ditu. Segundo bat gehiago sartu dio Chapelari; bostera doa.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:05

Tolosaldea izan da ziabogara heldu den lehena. 5.06ko denbora egin du. Chapelak hiru segundoko atzerapena izan du; bostekoa Hibaikak eta zortzikoa Deustuk.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:04

Arraunketa egonkortuta, Tolosaldeak aurrea hartu dio Chapelari; bi segundo ateratzen dizkio. Hibaika laura da, eta seira Deustu.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:03

Marea beheraka doanez, Lau ontziak erdiko kaleetara gerturatu dira, itsaslasterra baliatzeko asmoz. Chapela bigarrenetik doan; Tolosaldea, berriz, hirugarrenetik.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:01

Lehen txanpa biziaren ostean, Chapelak hartu du estropada burua; Tolosaldea, Hibaika eta Deustu segundo bat atzetik dira.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:00

Abian dira lau ontziak!

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

10:00

Une batetik bestera emango zaio hasieran Kontxako Banderako emakumezkoen 1. txandari.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

09:59

Itsasoari dagokionez, 0,7 metroko olatuak daude iragarrita, aurreko igandean baino zerbait mugituagoa; haizeak, berriz, hego-ekialdetik jotzen du une honetan, baina goizak aurrera egin ahala, ipar-ekialdeko norabidea hartu eta zertxobait gora egingo du. Ikusi egin behar, ordea, naturak zer nolako traza hartzen duen.

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

09:36

Gizonezkoen 2. txandako kale zozketa:
1 Zierbena
2 Orio
3 Santurtzi
4 Hondarribia

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

09:36

Gizonezkoen 1. txandako kale zozketa:
1 Urdaibai
2 Cabo da Cruz
3 Donostiarra
4 Ares

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

09:33

Bigarren txandan:
1 Orio
2 Donostia Arraun Lagunak
3 Donostiarra
4 Hondarribia

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

09:33

Emakumezkoen estropadak, 10:00etan

10:00etan jokatuko da emakumezkoen estropadak. Goizean egin dute zozketa, eta hala aterako dira, lehen txandan:
1 Hibaika
2 Chapela
3 Tolosaldea
4 Deustu

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar


Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Brais Mendez Realeko jokalaria, Omoniako jokalariez inguratuta, Europa ligako aurreko partidan. ©JON URBE / FOKU

Realak zigilua jarri nahi du

Jon Ander De la Hoz

Txuri-urdinek Moldavian jokatuko dute gaur Europa ligako hirugarren jardunaldian, Xeriffen aurka. Garaipena dute helburu, multzoko lidergoa indartzeko. Imanolek dio «lehia gogorra» izango dela

Shane Larkin eta Vasilje Micic, Efeseko bi izarrak, azken Euroligako finala irabazi berritan, elkar besarkatzeko prest. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Inoizko Euroligarik gogorrena

Beñat Mujika Telleria

Urtero maila hobetuz badoa ere, Europako izarren ligak gogoangarria izateko osagai guztiak ditu sasoi honetan. Hemezortzi talde lehiatuko dira gorenera iristeko asmoz.

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Luzerako egon nahiko nuke hemen»

Iñaki Berastegi

Denbora gutxian «ondo» egokitu da Ghiorzi Euskal Herrira. Eibar egitasmo «polita» dela uste du, eta atzera ere kanporaketetarako sailkatzeko gai ikusten du taldea sasoi honetan.
Julen Lopetegi atzo, Sevillaren eta Dortmunden arteko neurketa bukatu berritan. ©Jose Manuel Vidal, EFE

Julen Lopetegik utzi egin dio Sevillako entrenatzaile izateari

Uxue Rey Gorraiz

Bart kargugabetu dute euskal teknikaria, taldearen bolada txarra dela eta. Klubak ez du iragarri Lopetegik utzitako hutsunea nork beteko duen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.