Albistea entzun

Zinema

Alex de la Iglesiaren 'Veneciafrenia'-k emango dio hasiera Donostiako Beldurrezko Asteari

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era arte egingo da.

Alex de la Iglesiaren azken filma da 'Veneciafrenia'
Alex de la Iglesiaren azken filma da 'Veneciafrenia' Javier Zorrilla/ EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 14

Beldurrezko Astearen antolatzaileek gaur egin dute aurtengo ekitaldiaren lehen aurrerapena. Urriaren 29an hasiko da jaialdia, Alex de la Iglesiaren azken filmarekin, Veneciafrenia-rekin. De la Iglesiak berak eta Jorge Gerrikaetxebarria haren ohiko kolaboratzaileak idatzi dute filmaren gidoia, eta, besteak beste, aktore hauek ditu protagonista: Ingrid Garcia-Jonsson, Silvia Alonso, Goize Blanco, Nicolas Illoro, Alberto Bang eta Cosimo Fusco.

Venezian (Italia) girotuta dago filma. Azken hamarkadetan hiriaren argia itzaltzen ari dira turistak, eta horrek haserrea piztu du veneziarren artean. Inbasioaren aurrean, bizirik irauteko senak bultzatuta antolatu dira haietako batzuk. Bitartean, Espainiako turista talde bat Veneziara doa dibertitzera, inguratzen dituen arazoez jabetu gabe. Han, borrokari ekin behar izango diote euren bizitza salbatzeko.

Bestalde, zinema jaialdiko sail ofizialean lehiatuko diren zenbait film luzeren berri ere eman dute antolatzaileek.

Honako hauek dira:

Apps (Lucio A. Rojas, Jose Miguel Zuñiga, Sandra Arriagada, Camilo Leon, Samot Marquez; Argentina)

Belle / Ryu to sobakasu no hime (Mamoru Hosoda, Japonia)

Beyond the Infinite Two Minutes / Droste no hate de bokura (Junta Yamaguchi, Japonia)

Caveat (Damian Mc Carthy, Erresuma Batua)

The Deep House (Alexandre Bustillo eta Julien Maury, Frantzia)

The Medium (Banjong Pisanthanakum, Thailandia-Hego Korea)

Prisoners of the Ghostland (Sion Sono, AEB)

The Sadness (Rob Jabbaz, Taiwan)

The Seed (Sam Walker, Erresuma Batua)

Yello Dragon's Village / Koryu no Mura (Hugo Sakamoto, Japonia)

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Marius Sanchez eta Jordi Evole <em>No me llame Ternera</em> lanaren zuzendariak, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / EFE

Evole: «ETAren ikuspuntua jaso nahi genuen, minkorra izan badaiteke ere»

Itziar Ugarte Irizar

Egindako lanaz «harro» daudela esan dute 'No me llame Ternera' lanaren zuzendariek. Filma erakutsi osteko solasaldian, alde bietako biktimen aldeko txaloak izan ziren
 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...