Albistea entzun

Energia

Zentral nuklearrak

 

Berria -

2021eko irailak 15

-Almaraz (Extremadura). Iberdrola (%52,7), Endesa (%36) eta Naturgy (%11,3). Lehen erreaktorea 1983an hasi zen lanean, eta 1.050 MWeko potentzia du. Almaraz IIk, berriz, 1984an konektatu zuten eta 1.044 MWeko potentzia du.

-Asco I eta II (Katalunia). Lehen erreaktorea (1.032 MW) 1984an piztu zuten, eta Endesarena da. Bigarrena (1.027 MW), berriz, 1986an, eta %85 da Endesarena eta %15 Iberdrolarena..

-Cofrentes (Valentzia). Iberdrola (%100). 1985an hasi zen lanean, eta 1.092 MWeko potentzia du.

-Vandellos II (Katalunia). Endesa (%72) eta Iberdrola (%28). 1988an irekitakoa, eta 1.087 Mweko potentzia du.

-Trillo (Gaztela-Mantxa). Iberdrola (%48), Naturgy (%34,5), EDP (%15,5) eta Nuclenor (%2). 1988an hasi zen lanean eta 1.066 MWeko potentzia du.

Beste hiru erreaktore jada ez daude martxan.

-Jose Cabrera-Zorita (Gaztela-Mantxa). 1968. urtean ireki zuten eta 2006an itxi. Union Fenosa zen jabea.

-Santa Maria de Garoña (Burgos, Gaztela eta Leon), Arabako mugatik oso hurbil. 466 Mweko potentzia zuen eta irekita izan zen 1971etik 2017ko abuztu arte, nahiz eta bere bizitzako azken bost urteetan geldirik izan zen. Iberdrola eta Endesa ziren haren jabeak, erdibana. CSN Segurtasun Nuklearreko Kontseilua prest zegoen 2031 arteko baimena luzatzeko, baina bazkideen artean ez zegoen adostasunk: irekita nahi zuen Endesak, baina Iberdrolak ez, egin beharreko konponketa ugarien ondorioz errentagarria ez zitzaiolako. Azkenean, Espainiako Gbernuak funtzionatzeko baimena kendu zion 2017an. Eraisketaren atariko lanetan dago.

-Vandellos I erreaktorea 1989an itzali zuten, sute baten ondorioz, haren jabe Hifrensak erreaktibitate ihesik ez zela egon ziurtatu arren. Erreaktorea ez beste instalazioak eraitsi ondoren, 2004an latentzia izeneko egoeran geratu zen, 25 urtez, erreaktorearen barruan dagoen erradiaktibitatea gutxitu eta eraisketa prozesua hasi arte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.