Hirugarren dosia «adineko pertsona guztiei» jartzeko aukeraren alde agertu da Sagardui

Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen zahar etxeetako egoiliarrei COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jartzeko era ematea.

Osasun langile bat adineko pertsona bati txertoa jartzen. GORKA RUBIO/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko irailaren 17a
13:06
Entzun

COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosi bat «adineko pertsona guztiei» jartzeko aukeraren alde agertu da gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko era emango zaiela zahar etxeetako egoiliarrei, baina Sagardui aukera hori adineko pertsona guztiei zabaltzearen alde agertu da gaur, eta ez bakarrik egoitzetako erabiltzaileei.

Labiren batzarra amaitu ostean egindako agerraldian, hirugarren dosiaren inguruko galdera bat egin diote hiru Sagarduiri, eta hor azaldu du lurralde arteko batzordean adineko pertsona guztiei txertoaren hirugarren dosia jartzearen alde agertu zela, eta ez bakarrik egoitzetan daudenei. Atzoko bileran zehaztu zutenez, urriaren 4an emango du EMAk txertoaren hirugarren dosiari buruzko behin betiko ebazpena, eta une horretatik aurrera, eta foru aldundiekin elkarlanean, «adinekoen egoitzetan txertatzen hasiko da» Osakidetza, Sagarduik azaldu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.