Datuak

Hegoaldeko ZIUetan 65 paziente dira birusak jota

Ospitaleetako presioa arintze bidean da, motel bada ere: guztira, 257 daude ospitaleraturik. Azken bi hilabeteetako kopururik apalena da. Beste 191 kutsatu atzeman dira.

Nafarroako Ospitaleko eraikin baten ataria. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 17a
16:03
Entzun

Ilunetik argira. Hego Euskal Herriko osasun agintariek emandako informazioan aski argi ikus daiteke izurritearen bilakaera onbidean dela. Egun, pandemiaren larritasuna neurtzeko aldagai ia guztietan sumatzen da leuntzea, bai transmisioarekin loturikoetan, baita ospitaleek okupazioari buruzkoetan ere. Erietxeei dagokienez, osasun sistemek jakinarazi dute oraintxe bertan 257 lagun direla gaitzak jota ospitaleratuta; erietxeratuen kopurua uztailaren 18an izan zen azken aldiz langa horretatik behitikoa. Gainera, bada beste datu aipagarri bat: ZIUetan 65 gaixo daude birusarekin eri, orain astebete baino 15 gutxiago.

Halaber, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, Osakidetzak eta Osasunbideak beste 27 ospitaleratu dituzte. Joan diren bi asteetako datuei so, azken hamalau egunetan eguneko 34 lagun ospitaleratu dira Hegoaldean batez beste.

Birusaren kutsatzeari buruzko aldagaietan ere bada datu aipagarririk: 191 kutsatu zenbatu dituzte ostegunean egindako diagnostiko probetan. Zehazki, 6.915 test egin ziren COVID-19a atzemateko, eta, beraz, horien guztien %2,8 izan ziren positiboak.

Heriotzekin loturiko datuak dira gordinenak pandemiak eztanda egin zuenetik. Berriki, beste bi heriotzaren berri eman dute Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Aldundiak. Nafarroan, 72 urteko gizonezko bat hil da. Gipuzkoan, herrialdeko zaharren egoitza bateko erabiltzaile bat zendu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.