Albistea entzun

Donostiako 69. zinemaldia.

'Maixabel' filmaren aurkezpena, Hemen elkartearen aldarriak eta ‘Bolante baten historia’

Donostiako Zinemaldiko bigarren egunaren bideo laburpena.

BerriaTB -

2021eko irailak 19 08:18

Asteburuaren iritsiera antzematen da Kursaal inguruko kaleetan, baina, hala ere, badira han-hemenka zinemazaleak.

Zinemaldiaren bigarren egunean, Maixabel filma izan da jaialdiko protagonista. Gaur aurkeztu dute, eta prentsaurreko bat ere eman dute ekoizpenaren nondik norakoak kontatuz.

Jardunaldiak utzi duen beste momentu bat Hemen elkartearena da; iaz bezala, argazki sinboliko bat atera dute Tabakaleran, ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan lanean diharduten emakume sortzaileen alde.

Bukatzeko, Bolante baten historia ere proiektatu dute Printzipe aretoan, eta Eneko Etxeberria Naparraren anaia ere bertan izan da filma ikusten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Campion Gaston, Saioa Alkaiza Guallar eta Ander Perez Argote, gaur, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa

Ane Eslava

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu dute.

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte

Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbio, atzo, Tabakalerako eskailerapean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Errealitatea, artelan bat bezala

Gorka Arrese

Maialen Lujanbiok 'Bizitza happening' soinu instalazioa paratu du Tabakalerako eskaileran

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.