Ezbeharra
Emakume bat hil da Gasteizen, leihotik erorita
Biktimak 50 urte zituen eta Segurtasun Sailaren arabera, istripua izan da.

Emakume bat hil da gaur goizean Gasteizen, laugarren solairu batetik jausita. 09:40ak aldera gertatu da ezbeharra, Gasteiz Hiribidean. Emakumeak 50 bat urte zituen
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaera argitzeko. Edonola ere, nabarmendu dute litekeela dela istripua izatea, leihoaren ondoan garbitzeko tresnak topatu dituztelako, eta ez dagoelako lege hauste baten inguruko zantzurik.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.