Albistea entzun

Onik aurkitu dute joan den astean desagertu zen Berrobiko gaztea

Asteartean desagertu zen, eta larunbatean haren motoa eta motxila aurkitu zituzten. 15:00ak aldera aurkitu dute.

Larrialdi zerbitzuetako kideak, bilaketa lanetan. /
Larrialdi zerbitzuetako kideak, bilaketa lanetan. / Sos Deiak Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 20

Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez, gaur aurkitu dute joan den astean desagertu zen Berrobiko (Gipuzkoa) gaztea, eta onik dago. Gurutze Gorriko kideek Andoaingo anbulatoriora eraman dute, Tolosaldeko Ataria-ren arabera.

Gazteak 33 urte ditu, eta asteartean desagertu zen, mendian motoarekin paseatzera atera ondoren. Etxera itzultzen ez zela ikusirik, sendiak salaketa jarri zuen, eta larrialdi zerbitzuetako kideak eta gaztearen hurkoak haren bila hasi ziren.

Asteazkenean eman zuen Segurtasun Sailak haren desagerketaren berri. Berrobi eta Belauntza (Gipuzkoa) eta Berrobi eta Gaztelu (Gipuzkoa) arteko landa errepideetan aritu dira bila azken egunetan. Larunbatean haren motoa eta motxila aurkitu zituzten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Patera bat, Kanariar Uharteetan. / ©Javier Fuentes Figueroa, EFE

Atxondon bizi den familia bateko zazpi ahaide hil dira Europara iritsi nahian

Jon Ordoñez Garmendia

Asteazkenerako bilkura batera deitu dute, 19:00etarako, euren senideak galdu dituzten hiru atxondarrei elkartasuna adierazteko, Anboto.org-k jakinarazi duenez.

Astebetean 939 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Astebetean 939 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Arantxa Iraola

COVID-19ak jotako 97 pertsona daude erietxeetan, horietako 31 ZIUetan; astebetean zortzi gaixo hil direla jakinarazi du Osakidetzak.

Erika Tavaresen hilketa salatzeko joan den astean Gasteizen egindako manifestazioa ©Jaizki Fontaneda/ Foku

34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Mendiolan, bikotekidea jotzeagatik

Berria

 Bikotekidea buruan jotzea egotzita atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, igandean.

Hetelek emandako prentsaurrekoa, gaur goizean, Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxeek Lanbide Heziketa inklusiboa lortzeko itun bat eskatu dute

Irati Urdalleta Lete

Hetel elkarteak nabarmendu duenez, Oinarrizko lanbide Heziketa «aukera eskola bat» da, besteak beste, hezkuntzan arazoak dituzten gazteei edo migratzaileei laguntzen dielako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna