Buru erraldoi bat agertu da Ibaizabalen

Bi metro luze eta 1,92 metro zabal ditu eskulturak. BBK Fundazioak jarri du, bihar aurkeztuko duen kanpaina baten atariko gisa.

'Bihar' eskultura, gaur goizean, Ibaizabal ibaian. LUIS TEJIDO / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko irailaren 22a
14:31
Entzun

Ikusten ari zirena zer zen oso ondo ulertu ezinda ibili dira gaur goizean hainbat oinezko Bilbon: buru erraldoi bat zegoen Ibaizabal ibaian hondoratuta. Hasieran sudurra soilik ikusten zen, baina itsasaldiak behera egin ahala geroz eta argiago ikusi dute zer zen. Bi metro luze eta 1,92 zabal dituen emakumezko baten burua irudikatzen duen eskultura bat zen, beira zuntzez egina, azal zurikoa eta ilea jasoa zuena.

Askotarikoak izan dira herritarrek egin dituzten hipotesiak, baina zuzena, bakarra: BBK Fundazioak abian jarriko duen kanpaina baten parte da eskultura hori Nerbioi ibaian jartzea. Eskulturak izena ere badu: Bihar. Eta izenak zentzua ere bai: fundazioak bihar aurkeztuko du kanpaina bat gizartean «parte hartzea eta hausnarketa sustatzea» helburutzat duena.

[YouTube]https://youtu.be/TwKkEeAkNcw[/YouTube]

Obraren egilea Ruben Orozco mexikarra da, eta ez da BBK fundazioarentzat lan egiten duen lehen aldia. Izan ere, duela bi urte antzeko kanpaina bat egin zuen fundazioak adineko pertsonen bakardadearen aurka. Orduan, emakume bat banku batean bakarrik eserita irudikatu zuen Orozcok. Areatzan jarri zuten eskultura hura.

Luis Tejido / EFE

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.