Albistea entzun

SUMENDIA

Aditu batek BERRIAri azaldu dio Kanarietako sumendiaren gasak ez direla Euskal Herrira iritsiko

Duela egun batzuk, Copernicus sateliteak argitaratutako mapa batek aditzera ematen zuen litekeena zela La Palmako sumendiak bota dituen gasak Euskal Herriraino heltzea. Orain, ordea, zientzialariek diote aurreikuspenak aldatzeko aukera dagoela.

La Palmako sumendia laba jariatzen.
La Palmako sumendia laba jariatzen. Carlos de Saá Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2021eko irailak 24

Duela egun batzuk Copernicus Europako sateliteen sistemak jakinarazi zuenez, La Palmako sumendiak airera bota duen sufre dioxidoa Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko zen gaur, eta, besteak beste, Euskal Herrira iritsiko zen.

Hala ere, fenomeno naturalekin gertatu ohi denez, aurreikuspenak ez dira beti betetzen. «Simulazio horiek batzuetan ez dira zehatzak izaten», azaldu dio Simon Carnek BERRIAri. Michiganeko Unibertsitate Teknologikoko irakaslea da Carn. Sumendietan aditua da, eta horiek airera botatzen dituzten gasak gertutik aztertzen ditu. Esan duenez, Copernicus sateliteak erakusten dituen mapa horiek simulazioak dira, eta ez benetako neurketak. «Orain arte, sufre dioxidoaren satelite bidezko neurketek Kanaria uharteetatik hurbil mantentzen diren gas bolkanikoak erakusten dituzte, eta ez dute Euskal Autonomia Erkidegotik hurbil dagoen gas kantitate esanguratsurik erakusten».

Irakurri gehiago: Erraietatik jauzi da

Hala ere, zientzialariak ohartarazi du hurrengo egunetan erupzioa indartsuagoa bada posible dela gas bolkanikoak Kanaria uharteetatik «urrutiago» garraiatzea.

Carnek bere Twitter kontuan argitu duenez, gas horiek Madeirara iristen ari dira, batez ere iparraldera. Tenerife eta Lanzarotera ere zabaltzen dabiltzala iragarri du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poloniako presidnte Andrzej Duda, urri amaieran Varsovian egindako ekitaldi ofizial batean. / ©Radek Pietruszka, EFE

Egunean milioi bat euroko isuna ezarri dio Europako justiziak Poloniari

Berria

Uztailean Europako Justizia Auzitegiak agindu zion Varsoviari behin-behinean eten zezala Poloniako Auzitegi Goreneko diziplina batzordea, baina hark ez zuen agindua bete.

Jair Bolsonaro presidentea Boa Vistan, Venezuelako mugatik gertu. / ©Isac Nobrega, EFE

Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkio Brasilgo Senatuak Bolsonarori

Arantxa Elizegi Egilegor

Sei hilabeteko ikerketa baten ostean onartu du Senatuak txostena, eta fiskaltzaren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku geratuko da orain.

<b>Karbono isuriak.</b> Auto pilaketa bat, ke eta behe laino artean, Nigeriako Lagos hirian. ©AKINTUNDE AKINLEYE / EFE

Egungo konpromisoekin, «klima hondamendira bidean» da mundua

Gorka Berasategi Otamendi

Nazio Batuen Ingurumen Programaren txosten baten arabera, estatuek hartu dituzten azken konpromisoak baino askoz ere ausartagoak behar dira klima aldaketa bortitz bat ez gertatzeko

Erizain bat gizon bati txerto dosi bat jartzen, Johannesburgon (Hegoafrika). ©Kim Ludbrook / Efe

Afrikako Batasunak izurriaren aurkako 110 milioi txerto dosi jasotzeko akordioa egin du

Igor Susaeta

Moderna etxearekin egin du ituna kontinenteko 55 herrialde biltzen dituen elkarteak, AEBetako Gobernuak bideratuta. Afrikan, oraingoz  herritarren %5,23ri jarri dizkiete txertoaren bi dosiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.