KAZETARITZA

Antonio Franco hil da, 'El Periódico de Cataluña'-ren sortzailea

Ibilbide luzea eta oparoa osatu zuen kazetaritzan, 'El País' egunkariko zuzendariordea ere izan zen, eta oso engaiatuta egon zen 'Euskaldunon Egunkaria'-rekin.

Antonio Franco, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 2003an. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
enekoitz telleria sarriegi
2021eko irailaren 25a
20:00
Entzun

Antonio Franco kazetari kataluniarra (Bartzelona, 1947) hil da gaur, gaixotasun luze baten ostean. Ibilbide luzea eta oparoa egindakoa zen kazetaritzan. Besteak beste, El Periodico de Cataluña egunkariaren sortzailea zen (1978) —inoizko zuzendari gazteenetako bat izan zen, 31 urterekin—. Horrela definitzen zuen berak egunkari hori: "Herritarrentzako produktu bat, zentro-ezkerrekoa, katalanista, eta Barçakoa". Egunkari horren katalanezko edizioa ere Francok bultzatutakoa da (1996ko urrian). "Oraindik merezi duen errekonozimendurik jaso ez duen mugarria", El Periódico de Cataluña-ko bere lankideek haren heriotzari buruzko albistean nabarmendu dutenez.

El País egunkariko zuzendariordea ere izan zen (1982), eta egunkariko horrek atera zuen katalanezko edizioaren lehen zuzendaria ere bai. Haren heriotzari buruzko albistean, Francoren jarduteko modua nabarmendu dute nola El Periódico-n ala El País-en. Berezko estiloa zuena bai idazterakoan eta bai zuzentzerakoan, eta hurbilekoa eta gozoa agintzerakoan.

Francok harreman estua izan zuen euskal prentsarekin, eta bereziki engaiatuta egon zen Euskaldunon Egunkaria-ren itxierarekin. Horren adibide, Vilaweb-en idatzitako artikulua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.