Albistea entzun

Banakako Euskal Pentatloia

Zelai III.a eta Izeta VI.a euskal pentatloiko txapeldun

Gizonetan, garai berrietako denborarik onena egin zuen Izeta VI.ak: 33:29. Bigarren izan zen Joseba Otaegi, eta hirugarren Julen Gabirondo. Zelai III.a da emakumezkoen lehen ekitaldiko txapelduna.

Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI', bart, Azpeitian, txapela jantzita.
Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI', bart, Azpeitian, txapela jantzita. Idoia Zabaleta / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 26 09:56

Emakumezkoetan Karmele Gisasola Zelai III.a, eta gizonezkoetan Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a. Horiek dira Banakako Euskal Pentatloiko txapeldunak, atzo Azpeitiko (Gipuzkoa) zezenplazan erabakitakoak. Gisasola lehen emakume txapelduna da, eta Iruretagoiena, berriz, azken hiru ekitaldiak irabaziak zituen Xabier Zalduaren ondorengoa.

Gizonezkoetan, bi kanporaketen ostean, sei herri kirolari aritu ziren bart gauean Azpeitiko zezen plazan Banakako Pentatloiaren finalean. Zalduak irabazi zituen azken hiru ekitaldiak, baina ez zen aritu atzo, eta ikusmina zegoen txapeldun berria nor izango zen jakiteko. Hauek izan ziren sei hautagaiek egin behar izan zituzten lanak: ehun kiloko bola 25 aldiz altxatu; 400 kiloko harriarekin bi plaza egin (56 metro); hiru kana-erdiko moztu; 50 kiloko txingekin sei plaza egin (168 metro); eta plazari 30 buelta korrika (hiru kilometro).

Nagusitasunez gailendu zen Izeta VI.a, denbora bikaina eginda gainera, garai modernoko onena. Aurkariek, ordea, ez zioten erraz jarri, denbora onak egin baitzituzten haiek ere. Bigarren izan zenak, Joseba Otaegik, Iruretagoienak baino minutu bat eta 39 segundo gehiago behar izan zituen lanak amaitzeko, eta Julen Gabirondok, bi minutu eta hamahiru segundo gehiago.

Emakumezkoetan, berriz, hemeretzi minutu baino lehenago amaitu zituen lanak Gisasolak. Lucia Orbe izan zen bigarren, eta Garazi Arruti hirugarren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Jokin Altuna, pilota jotzear, atzo, Beotibarren, Tolosan.</b> ©GORKA RUBIO / FOKU

Bere ohiko estiloan

Mikel O. Iribar

Altuna III.ak 22-7 irabazi dio Bengoetxea VI.ari, Tolosan, eta finalerdietarako sailkatu da. Amezketakoak Ezkurdia izango du aurkari

 ©JUANAN RUIZ / FOKU

Oraina eta etorkizuna

Jone Bastida Alzuru

Zeresana ematen ari da Salsamendi pilotaria. 14 urte baino ez ditu, baina maila ikusgarria duela erakutsi du, eta gai izan da goi mailako pilotariei irabazteko. Bideaz gozatzen ari dela dio, eta horretan jarraitu nahi du. Orain min hartuta dago.
 ©CHRISTIAN RAVIER

«Pasioz bizi dut nire lana, eta hori transmititzen saiatzen naiz»

Unai Ugartemendia

Jean eta Pierre Ravier anaia biki mendizale eta eskalatzaileen oinordekoa da. Ia 30 urte daramatza mendia eta Pirinioak maitatzeko familia tradizioa betetzen. Eskalatzaile bikaina da, eta mendi gidaria ogibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.