Albistea entzun

ABEEak

Aldi baterako espedienteak luzatzeko akordioa lortu dute Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek

2022. urteko otsailaren 28ra arte luzatuko da pandemiarekin lotutako araudi berezia

Espainiako Lan ministro Yolanda Diez, sindikatu eta patronalarekin.
Espainiako Lan ministro Yolanda Diez, sindikatu eta patronalarekin. Quique Curbelo Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko irailak 27

Espainiako Gobernuak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE patronalak akordioa egin dute pandemiarekin lotutako enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak luzatzeko. Otsailaren 28ra arte izango da indarrean araudi berezia. Gizarte Segurantzako kotizazioen salbuespena trebakuntzara lotua egongo da hamar langiletik gorako enpresentzat. Alegia, langileak aldi baterako espediente batean dituen enpresak trebakuntza ikastaroak eman beharko dizkie behargin horiei, haien kotizazioak aurrezteko. Hamar langiletik gorako enpresek soilik izango dute derrigortasun hori.

Euskal Herrian 12.000 langile inguru geratzen dira oraindik pandemiak eragindako aldi baterako espediente berezietan. Iazko maiatzean, ordea, behargin andana zegoen egoera kaltebera horretan. Azken urte eta erdian lanera itzuliz joan dira gehienak, eta lortu ez dutenek gero eta aukera gutxiago izango dituzte berriro beren enplegura bueltatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / @FOKU

«Nire ama bizi izan da Google gabe, baina gu jada ezin gara»

Irune Lasa

Menpekotasuna, harrapaketa... Durandek teknofeudalismo baterako dinamikak ikusten ditu ekonomia digitalean, eta norabideak proposatu ditu demokrazia digitala bultzatzeko.
Markos okindegiko irudia. ©Juan Carlos Ruiz

Argindar fakturak beldurtuta

Ibai Maruri Bilbao, Bizkaiko Hitza

Azken hilabeteetan biderkatu egin da argindarraren prezioa; markak hausten ari da. Etxeetako fakturetan ez ezik, enpresetakoetan ere igarri dute. Sidenorrek, adibidez, lan egiteari utziko dio hogei egunez, urtea amaitu arte, aurrezteko. Enpresa eta negozio txikiak ere ahal duten moduan ari dira aurre egiten.

Pedro Sanchez eta Ursula von der Leyen, Madrilen. ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Medgazen galdarak Almeriako (Espainia) El Perdigal hondartzan. ©MEDGAZ

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.