Ezbeharra

Sute batek 11 autobus kiskali ditu Lemoan

Sua 05:00 aldera piztu da Pesa enpresaren garajean, eta 08:30 alderako itzali dute suhiltzaileek. Oraindik ez dute argitu zeintzuk izan diren arrazoiak.

Autobusak kiskalita, gaur, Lemoan (Bizkaia). BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
2021eko urriaren 3a
09:49
Entzun

Sute batek Pesa garraio konpainiak Lemoan (Bizkaia) duen garajean zeuden 11 autobus erre ditu gaur goizaldean. Sua 05:00 aldera piztu da, eta suhiltzaileek itzalia zuten 08:30 alderako. La Fletxa-Bolumburu industrialdean dago Pesaren garajea.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, baina oraindik ez du argitu zergatik piztu den sutea. Ez da inor zauritu sutean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.