Ezbeharra

Sei lagun zauritu dira Iruñetik Gasteizera zihoan autobus batek izandako istripuan

Ezbeharra A-1 errepidean gertatu da, Iruraiz-Gaunan (Araba). Burundesarena zen ibilgailua.

Istripua izan duen autobusa, gaur, Iruraiz-Gauna parean. ARABAKO FORU SUHILTZAILEAK
2021eko urriaren 3a
19:38
Entzun

Gaur arratsaldean autobus bat irauli da Iruraiz-Gauna (Araba) parean, A-1 errepidean. Iruñetik Gasteizerako bidea egiten ari zen Burundesaren ibilgailua, eta sei pertsona zauritu dira. Haietako bat bera ere ez dago larri.

16:10 aldera gertatu da ezbeharra, autobusa errepidetik irten denean. Sei lagun soilik zihoazen barruan: 15 eta 21 urte arteko bost bidaiari, eta 32 urteko gidaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.