Bertsolaritza

Ibon Ajuriagojeaskoak irabazi du Bizkaiko txapelketako lehen kanporaketa

Ajuriagojeaskoak 479 puntu lortu ditu, eta Ander Elortegi sailkatu da bigarren, 477,5 punturekin.

Ibon Ajuariagojeaskoa irabazlea, atzo, Durangoko saioan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Andoni Imaz.
2021eko urriaren 4a
14:48
Entzun

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzo hasi zen, Durangon. San Agustin kulturgunean jokatu zuten lehen kanporaketa, eta Ibon Ajuriagojeaskoa nagusitu zen, 479 puntu lortuta. Hortaz, bertsolariak finalaurrekoetan kantatuko du.

Ander Elortegi izan da bigarren sailkatua, 477,5 punturekin. Haren atzetik geratu dira Asier Galarza (451), Iruri Altzerreka (433,5), Inazio Vidal (421) eta Beñat Bilbao (398,5).

Saioan Leire Garatxena aritu da gai jartzaile. Ainhoa Arregik, Iñaki Aurrekoetxeak, Mirari Azulak, Leire Etxebarriak, Jurgi Fuentesek eta Garazi Mendozak osatu dute epaimahaia.

Bizkaiko txapelketako hurrengo saioa datorren larunbatean egingo dute, Igorren, Lasarte aretoan, 17:00etan. Ibai Amillategi, Julen Arzanegi, Mikel Goiriena, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga eta Ander Urzelai arituko dira kantuan.

Joan den asteburuan izan dira txapelketetako bertso saio gehiago ere. Larunbatean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdena jokatu zuten Izaban, eta Eneko Fernandezek irabazi zuen. Xilaba Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako txapelketako hirugarren kanporaketan, Patxi Iriart nagusitu zen Hiriburuko saioan (Lapurdi).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.